Ardi esnea, arkumea eta gazta EKOLOGIKOAK

Eus | Cas

Agricultura Ecológica Denominación de Origen Protegida

Abeltzaintza Ekologikoaren OINARRIAK:

· Abereak lurrarekin harremana zuzena dute (lurretik hartzen dute janaria eta lurra ongarritzen dute gorotzen bidez).

· Lurraren emankortasuna bermatu eta biodibertsitatea zaintzen dira.

· Abereen ongizatea bermatzen da, bere behar fisiologikoak asetuz eta bere janariak ez du gai kimikoren arrastorik.

· Bertako arrazak hazten dira; izan ere, arraza horiek egokituta daude ingurura, eta besteek baino osasun arazo gutxiago izaten dituzte. Gure ustiapeneko ardiak latxa “cara rubia” bertako arrazakoak dira, Euskal Herriko erliebera eta eguraldira oso ondo moldatzen den ardia delarik.

· Abereen fisiologia errespetatzen saiatzen gara abeltzainak eta ez da onartzen metodo  naturala ez den ernaldirik ezta eraldaketa genetikoa ere.